Saskibaloia

CBASK talde nagusiak, azken txanpan

Guaixe 2025ko api. 3a, 13:00

Emakumezkoen lehen senior mailan bukaera faseko final laurdenei ekingo dio CBASK Xabi Gorriz Tattoos taldeak.

Mutilen bigarren autonomikoan CBASK Narum Fisioterapiak 1-8 sailkapen faseko ligan Noain du lehen aurkari. Nesken lehen senior mailako CBASK Xabi Gorriz Tattoos taldeak bukaera faseari ekingo dio apirilaren 11n

Mutilen bigarren maila autonomikoan, CBASK Narum Fisioterapiak ligako lehen fasea bosgarren postuan despeditu zuen (35 puntu), eta asteburu honetan ekingo dio ligako bigarren faseari, 1 eta 8 postuen arteko ligaxkari, hain zuzen ere. Orain, helburua lehen lau postuetan sartzea da, play-off postuetan, ligako tituluaren borrokan sartzeko. 1-8 postuen arteko sailkapen faseko lehen jardunaldian CBASK Narum Fisioterapiak CB Noain taldea hartuko du apirilaren 5ean, 19:30ean, Zelandin. 

Neskak, bukaera fasean
Nesken lehen senior mailako CBASK Xabi Gorriz Tattoos taldeak 1-8 sailkapen faseko zortzigarren eta azken jardunaldian Liceo Monjardin R liderra izan zuen aurkari Zelandin. Liderra hasieratik aurreratu zen, eta errenta ederra hartu zuen. Azkenean, 40-67 irabazi zion talde altsasuarrari. 

Emakumezkoen lehen senior mailako 1-8 postuen sailkapen fasea bukatu da eta Liceo Monjardin R izan da liderra (26). CBASK Xabi Gorriz Tattoos taldeak zazpigarren bukatu du (17 puntu). 

Orain bukaerako faseko final laurdenak jokatuko dira. CBASK Xabi Gorriz Tattoos taldeak San Ignacio izango du aurkari apirilaren 11n, 20:00etan, Zelandin, joaneko partidan. Hurrengo astean itzuliko partida jokatuko dute bi taldeek, San Ignacion.