Apirilaren 14an, astelehena, Espainiako II. Errepublikaren 94. urteurrena ospatzeko ekitaldia eginen dute, eguerdi aldera, Altsasuko Zubeztia elkartearen aurrean dagoen Soldadu Langile Batailoietan ibili ziren omenezko oroigarrian. Errepublikaren aldeko ekitaldia egin ondoren, auzatea eginen dute errepublikazaleek.