Altsasuko Udalak hilerria arautzen duen ordenantza 2001eko maiatzaren 2koa da. Hura zaharkitu delako berritu beharra ikusi du udalak. Aldaketarekin udalak lortu nahi duena da hileta-eskubideak modu sistematizatuagoan eta ulergarriagoan arautzea, hilotzak erretzeko aukera berariaz aurreikustea. Beste herrietako ordenantzak kontuan hartuz, Altsasuko Udala berria egiten hasi da. Eta, legea jarraituz, herritarrek parte hartzeko, kontsulta publikorako epea zabaldu du. Haren bidez altsasuarrek udal araudi berriari ekarpenak egiteko aukera dute. Horretarako apirilaren 16ra arteko epea dago. Iritziak altsasu@altsasu.net posta elektronikora bidal daitezke.