Aisialdirako begirale eta zuzendaritza premia Altsasun

Guaixe 2025eko apirilaren 9a

Haurrak udalaren Aisiaz Blai programan. ARTXIBOA

Udalak hautaketa prozesu baterako deialdia egin du.

Altsasuko Udalak behar dituen aisialdirako begiraleak eta zuzendaritza hautatzeko prozesua martxan jarri du. Haren bidez, langileen zerrenda bat eginen du, ondoren udalak antolatutako aisialdi jardueratan begirale edo aisialdiko zuzendari gisa kontratatzeko. Sortuko den lan poltsa bi urterako izanen da. Izen ematea eta hautagaiek egin beharreko autobaremazioa altsasu.eus webgunearen bidez egin behar da. Horretarako epea apirilaren 23ko 14:00ak arte izanen da. Aipatu webgunean daude deialdiari buruzko argibide guztiak.