Futbola

Altsasu, emakumezkoen Kopan

Guaixe 2025eko apirilaren 8a

Laugarren multzoko ligaxkan Altsasuko taldeak Cantolagua, Ardoi eta Lagunak izango ditu aurkari

Emakumezkoen preferente mailako liga irabazi ondoren, Altsasuk Nafarroako Kopari ekingo dio asteburuan. Hasieran multzokako fasea jokatuko da, eta Altsasu laugarren multzoan dago, Cantolagua, Ardoi eta Lagunak taldeekin batera. Hiru jardunaldiko ligaxka izango da. 

Lehendabiziko jardunaldian, Altsasuk Cantolagua izango du aurkari apirilaren 13an, 18:15ean, Dantzalekun.