Katealde Madrilgo azoka

Guaixe 2025eko apirilaren 8a

Aurretik ere enpresa altsasuarra izan da azokan. ARTXIBOA

Nafarroako stand nagusian daude Altsasuko enpresaren produktuak ikusgai.

Sektorearendako Europan erreferentzia da Madrilgo Gourmets Azoka. 38. edizioa gaur hasi eta ostegunera arte iraunen du. Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko Departamentuak, Intia sozietate publikoaren bitartez, Reyno Gourmet standa jartzen du urtero. Han beraien produktuak erakusten 23 enpresa daude, eta haietako bat Katealde da. Altsasun ahatekiak ekoizten dituen enpresak merkatu berrietara zabaltzeko aukera izanen du.