Altsasuko kooperatibaren atzeko aldean eginen da Zakubi proiektua. The Best Global Practices SM enpresak sustatu du eta Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak aurretiazko administrazio-baimena ematen dio. Proiektua elektrizitatea baterietan biltegiratzeko instalazioari eta haren ebakuazio azpiegiturei.
Azpiegiturak 0,07 hektarea inguru hartuko ditu. Behin eraikita, haren perimetroa hesituko du. Instalazio horrek ondoan dagoen 30 kV-eko transformazioko azpiestazio elektrikoaren bidez konektatuko da sarera, eta 5 MW-eko konexio-potentzia eskatu da.
Biltegiratze instalazioak ioi litiozko bateriak eta maniobra, ebakitze, babes eta neurketa zentroa izanen ditu. Instalazioak 5 MW-eko potentzia izendatua, biltegiratzeko 4 edukiontzi (2,52 x 1,73 x 9.34 m³) eta haietako bakoitzean 48 ioi litiozko bateria modulu izanen ditu. Biltegiratze ahalmena 2,752 Mwh-koa izanen da. Edukiontziak hormigoizko lauzen gainean jarriko dira. Gainera, edukiontzi bakoitzak hozteko sistema bat, kontrolerako sistemak eta potentzia bihurtzeko sistemak ditu. Transformadore bat (5,5 MVA-ko potentzia) ere izanen du.
Instalazioak lurpetik aterako du energia, transformazioko azpiestazio elektrikoarekin muga egiten duen industrialdeko lursailetik bertatik, 51 metroko luzerako linea batetik. Baterien bidezko biltegiratze-instalazioen helburua da energia eskuragarri izatea malgutasunez eta efizientziaz.