Altsasuko Udalak Bizitzaz betetako tailerraren eskaintza egin du. Haren bidez, parte hartzaileek elikadura osasungarri eta orekatua izateko jarraibideak eta ohiturak ikasiko dituzte, osasuna hobetzen lagunduko dietenak. Azken saioetan elikadura-intolerantziak eta farmakoen eta elikagaien arteko interakzio nagusiak jorratuko dituzte. Horretaz aparte, prestatu gabe ondo jateko gomendioak emango dituzte.
Ikastaroa ordu eta erdiko hamaika saioz osatuta dago. Maiatzaren 5etik garagarrilaren 9ra arte izanen da, astelehen eta asteazkenetan, 17:00etatik 18:30era, Gure Etxea eraikinean. Zortzi eta hamabost parte hartzaile bitarterako plazak daude. Izen ematea doakoa da, horretarako miraola@altsasu.net e-posta helbidera idatzi edo 948 46 83 43 telefono zenbakira hots egin (09:15etik 13:00etara).