Txirrindularitza

Ekai Erdozia bigarren, eta Sakana Group-Alea talde onena Altsasuko XXXVII. Burunda Trofeoan

Guaixe 2025eko apirilaren 8a

Sakana Group-Alea izan zen Burunda Trofeoko talde onena. ARALAR T.T.

121 txirrindularik osatu zuten Burunda taldeak antolatutako lasterketa

Kadete mailako tropela Altsasun bildu zen igandean, Burunda Txirrindularitza Taldeak antolatutako XXXVII. Burunda Trofeoan. 51 km-ko proba zen, Altsasu, Ziordia eta Etxarri Aranatz artean jokatutakoa, eta txirrindulariek behin gainditu behar izan zuten Altamirako portua. 

Aitor Matak (Rotxabikes) eraso garrantzitsua jota lortu zuen gailentzea (1:13:30), atzetik bi txirrindulari segika zituela. 40 segundora sartu ziren Ekai Erdozia etxarriarra (Sakana Group-Alea) eta Unai Aranburu (Inoxcra-Beasain). Sakana Group-Alea izan zen probako talderik onena. Mendiko sailkapena Imanol Irazabalek (Baque) irabazi zuen, eta tartekako helmugena Oier Martinek (Aranako). 

Lasterketako Top20a kontuan hartuz gero, Ekai Erdozia bigarren sailkatu zen, Ion Unai Gonzalez (Sakana Group-Alea) hamaseigarren eta Xabier Curiel (Quesos Albeniz) hamazazpigarren. Gainontzekoei dagokienez, Unax Etxeberria (Sakana Group-Alea) 22. iritsi zen helmugara, Urko Oiarbide (Sakana Group-Alea) 24., Ibai Galarza (Quesos Albeniz) 39., Ekaitz Zufiaurre (Quesos Albeniz)40., Asier Flores (Quesos Albeniz) 41., Xabier Gorriti (Sakana Group-Alea) 60., Oier Olaberria (Quesos Albeniz) 61., Alex Gonzalez Sakana Group-Alea) 62., Juan Carlos Gil de Gomez (Quesos Albeniz)76., Gabriel Gonzalez (Sakana Group-Alea) 85., Egoi Urtasun (Quesos Albeniz) 87. eta Ezkai Lakuntza (Quesos Albeniz) 120.

Emakumezkoetan, Ainhoa Lara (Izozmendi Team) izan zen azkarrena (1:18:12). Enara Perez (Timac Agro-Ermitagaña) laugarren sailkatu zen.