Duela 25 urte...

Trenaz Altsasun

Guaixe 2025ko mai. 27a, 10:03

Trenbideko langileen kofradiak antolatu zuen erakusketa

Trena eta trenbidea ardatz hartuta, erakusketa ikusgai jarri zuten Divina Pastora trenbideko langileen anaiarteko kideek. Erakusketaren bidez trenbideko langile arrunten lanak erakutsi nahi zituzten. Altsasuko trenari buruzko argazki erakusketa handia, geltokiko maketa eta trenari lotutako lanbideetan aritutako berrehundik gora altsasuarren argazkiez osatutako horma irudia erakutsi zuten. Elkarte antolatzailea lau kide izan eta desagertzear izatetik hogei izatera pasa zen bi urtetan.