DNA dantza garaikideko programa, Altsasun

Guaixe 2025ko api. 8a, 13:08

Apirilaren 12an, larunbata, 'Todo este ruido' Qabalum konpainiaren dantza ikuskizuna izanen da, Iortia kultur gunean.

Nafarroako dantza garaikidea bultzatzen duen DNAren 2025. edizioaren barruan Qabalum konpainiaren Todo este ruido dantza emanaldia izanen da, apirilaren 12an, larunbata, 19:30ean, Iortia kultur gunean. Sarrerak 6 eurotan eros daitezke kultur gunearen txarteldegian edo webgunean.

Bi dantzari eta dron bat agertzen dira Todo este ruido ikuskizunean. Dantzaren bidez etorkizun posible bat marrazten dute. Munduaren sorrerari eta genesiari buruzko mitoak lantzen dira, intuizio filosofiko zaharrenak, gizakiak beti ezagutu nahi izan duen alde ezezaguna. 

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!