EAJko Euzkadi Buru Batzarrak burutza jeltzalearen erantzukizun arloen banaketa berria onartu zuen astelehenean. Burukide bakoitzak bere erantzukizunen ardura eramango du egitura eguneratu baten barruan eta “Euskadiren eta euskal hiritarren mesedetan gure onena emateko” helburu partekatua dutela. Banaketa horren arabera, Javier Ollo Martinezek, Altsasuko alkate eta Nafarroako Ganberako parlamentariak, Lurraldearen Antolamendua, 2030 Agenda, Lehen Sektorea eta Ingurumenaren Jasangarritasuna eramango ditu.