Apirilaren 26an, larunbata, 19:30ean, Altsasuko antzerki taldeak aurtengo antzezlana mustuko du, Iortia kultur gunean: Desesperanza, 21. Pisuetxe bateko ateran kokatzen da istorioa; bizilagunak elkartzen dira beraien bizitza aurreran eraman nahia, baina usain arraroa sumatzen dute. Eraikineko zenbait pisuetako jabe agertu da ordaintzeko eguna baita, eta usainak jarraitzen du; gainera, gauean kaleko emakume bat atarian lo egiteko sartu da eta usaina geroz eta gogorragoa da... "Zer gertatzen ari da?", dio sinopsiak. Sarrerak 5 eurotan eros daitezke, Iortia kultur gunearen webgunean eta txarteldegian (gutxi gelditzen dira).
Sergio Molero, Isabel Borrega, Reme Pagan, Juana Santano, Alberto Alvaro, Juli Alvaro, Bea Ganuza, Amelia Lapuente eta Jone Pelaez altsasuarrak Amador Llanos, Agata, Mencia, Africa, Max, Rosi, Sonia, Mica eta Lupe izanen dira, antzerki tailerrean sortutako istorioan. Izan ere, parte hartzen duten antzezleek tailerra iraun bitartean sortzen dute antzezlana eta haien pertsonaiak.