Industria plana zuen inbertitzailerik ez dagoenez, eta 50 milioi euro inguruko zorra duenez, Sunsundeguiko konkurtsoko administratzaileek epaileari proposatu zioten apirilaren 14arekin, gaur, enpresaren likidazio prozesua hastea. Enpresa ixtearekin batera, langileak kaleratu eginen dituzte. Haiek Fogasara jo beharko dute kalte ordainak jasotzeko. Enpresa batzordeak deituta, itxieraren kontrako manifestazioa egin zen Altsasun ostiralean.