Altsasuko Udalak jakinarazi du trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko aurtengo zerga borondatez ordaintzeko epea zabalik dela eta maiatzaren 25era arte luzatuko dela. Udal ordainagiriak helbideratuta dituztenei zenbatekoa beraien kontu korronteetan apirilaren 16an kargatuko diete. Ordainketa helbideratu gabe dutenek La Caixako edozein bulegotan ordain dezakete, ordainagiria aurkeztuta. Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.