'Xerka', sexiliori buruzko egitasmoa, Altsasun

Guaixe 2025eko apirilaren 15a

Martxel Larraza eta Joseba Olagarai kazetariek 'Xerka' hitzaldia emanen dute. XERKA

Apirilaren 29an, asteartea, Martxel Larrazaren eta Joseba Olagarairen, besteak beste, LGTBI komunitateak herrietan bizi duen erbesteratze prozesuaren inguruko hitzaldia izanen da, Iortian. Egun berean, fotokazetaritza proiektuaren erakusketa mustuko dute; maiatzaren 6ra arte izanen da ikusgai.

Sexilioiri buruz Xerka hitzaldi aeta argazki erakusketa aurkeztuko dute Martxel Larrazak eta Joseba Olagaraik apirilaren 29an, asteartea, 18:30ean, Iortia kultur gunean. Proiektuak Euskal Herriko landa eremuko bost pertsona queerren bizipenak, hausnarketak eta sentsazioak biltzen ditu, baita LGTBI komunitateak herrietan bizi duen erbesteratze prozesua islatzen du ere. Larraza eta Olagarirekin batear Ainize Ibargutxik bere lekukotza emanen du ere. Solasaldiaren ondoren eta maiatzaren 6ra arte, proiektuan oinarritutako argazki erakusketa izanen da ikusgai.