Emakumezkoen Kopan, Altsasu laugarren multzoan dago. Bigarren jardunaldian Lagunak taldea izan zuen aurkari, Barañainen, eta Altsasuk 1-2 hartu zuen mendean Lagunak, kontrako markagailuari buelta emanez. Izan ere, 6. minuturako Barañain aurreratu zen, baina Altsasuk partidari buelta ematea lortu zuen, 43. minutuan Alicia Elizaldek bana berdindu baitzuen eta bigarren zatia hasi eta berehala Alicia Elizaldek berak garaipenaren gola sartu zuelako. 1-2 markagailuari ongi eutsi zion Altsasuk, eta garaipen garrantzitsua lortu zuen.
Laugarren multzoko sailkapenean Ardoi eta Altsasu daude buruan, hiruna punturekin, bi taldeek orain arte jokatutako bi partidak irabazi dituztelako. Multzoen faseko hirugarren eta azken jardunaldian bi taldeek elkarren kontra jokatuko dute, maiatzaren 11n, Dantzalekun.