Apirilaren laugarren asteburuan nesken tropelak hitzordu bikoitza izan zuen Bizkaian. Apirilaren 25ean V. Lea Artibai Challengeko Lekeitioko Saria jokatu zen, kadete, junior eta elite mailako erlojupekoa, eta apirilaren 26an Challengeko Markina Xemein Saria, kadete mailako lasterketa.
Lekeitioko erlojupekoko kadete mailan Gisela Herrero (Mirat Team) gailendu zen (6:07). Enara Perez (Timac Agro-Ermitagaña) 25. sailkatu zen (6:43) eta Eider Mazkiaran (Zu-k/Limousin) 52. (7:14). Junior eta elite mailako sailkapenean Irati Aranguren (Andoain) gailendu zen (5:52). Nahia Imaz altsasuarra (Massi Baix Ter) Top 10ean sailkatu zen, zortzigarren (6:13), Ane Beltran de Heredia (Timac Agro-Ermitagaña) 32. (6:30), Ane Berastegi (Ecologicos Navarra-Beratxa) 40. (6:33) eta bere taldekide Siets Goikoetxea 75. (6:57).
Kadeteen mailako Markina Xemeingo Saria lasterketa Naxara Odriozolak (Zu-k/Limousin) irabazi zuen (1:11:07) eta Enara Perez Top20an sailkatu zen, hamazazpigarren izan baitzen. Eider Mazkiaran 47. postuan iritsi zen.