Altsasuko Udalak pistei eta baso bideei buruzko udal ordenantzan aldaketa egin nahi du. Horren aurretik, kontsulta publikorako aldi bat prestatu du, maiatzaren 24ra arte indarrean egonen dena. Bitarte horretan interesa duenak iritzi, iradokizun eta oharrak bidal ditzake altsasu@altsasu.net posta elektronikoko helbidera. Altsasuko Udalak azaldu duenez, ordenantzan aldaketa egin nahi du pista eta bideetan kalteak eragin ditzaketen praktika kaltegarriak saihesteko, indarrean dagoen araudian ez dagoelako halakorik jasota.
Udalaren iritziz, "debeku horiek onartzea, arau hausteen tipologietan sailkatzea eta sailkatzen ezaugarriak definitzea aukera ona da pistetan eta bideetan kalterik ez egiteko eta behar bezala mantentzen direla bermatzeko". Aipatu ordenantzaren aldaketan altsasu.eus webgunean kontsulta daitezke.