Dantzalekuko interpretazio ibilbidean Altsasuko Udalak haurrendako parke bat diseinatu, fabrikatu, hornitu eta jartzeko lanen deialdia egin du. Horrekin batera, ibilbidea interpretatzeko panelak berriz diseinatu beharko dituzte. Lanak egiteko eskaintza aurkeztu nahi duenak maiatzaren 5eko 23:59ra arteko epea du. Lanak 50.932,73 euroko (BEZik gabe) aurrekontua du. Lanak lastailaren 30erako despedituta egon beharko dute. Udalak lanak egiteko Europar Batasuneko Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planek Next Generation funtseko dirulaguntza du, zehazki, turismo lehiakortasunaren hobekuntzarena.