Nafarroako Kirol Jokoetako (NKJ) Mendi Lasterteka Txapelketan parte hartu duen Dantzalekuko taldeak 2024/2025 denboraldia bukatu du. Lau lasterketek puntuatzen zuten: San Silvestrail, Hiru Herri Trail, Jurramendi Trail eta Berako Mendi Lasterketa. Sakandarrek emaitzak onak lortu dituzte, eta Dantzaleku Sakandan denboraldiarekin oso pozik daudela nabarmendu du Aitor Mendoza monitoreak.
Dantzalekutik bederazi korrikalari lehiatu dira. Sihets Agirre haurren mailan aritu den bakarra izan da, eta oso ongi ibili da. Mutilen infantiletan Ekhi Guirado seigarren sailkatu da, –pena denboraldi hasieran lesionatu eta lehen lasterketan aritu ez izana, denboraldi bukaera ikusgarria egin duelako, Beran bigarren izan baitzen–, Unax Mazkiaran zortzigarren eta Hugo Salinas bederatzigarren.
Kadeteetan, gizonezkoetan Dantzalekuko Victor Fernandez izan da txapelduna, lau lasterketak irabazita. Aratz Mendoza hirugarren sailkatu da, azken proban aurretik zituen zenbait korrikalarik parte hartu ez izanagatik gora egin baitzuen, tartean Jon Orella, sailkapenean azkenik bosgarren izan dena. Azkenik, juniorretan, gizonezkoetan, Kimetz Arregi bigarrenan sailkatu zen, Juan Pes txapeldunarekin lehia estua izan eta gero. Julen Fuentes seigarren sailkatu da.
Espainiako Txapelketara
Nafarroako Mendi Federazioak NKJ-etako selekzioa atera du aurten maiatzaren 24an eta 25ean Papiolen (Bartzelona) jokatuko diren Espainiako Txapelketetarako. "Iaz selekzioa sortzeko eskaria egin genion, gazteak txapelketara joan ahal izateako, esta kasu egin digute" dio Mendozak. Infantiletatik kadete bitartera Nafarroako Txapelketetan sailkatu diren onenak joango dira. Tartean daude Sihets Agirre, Victor Fernandez eta Aratz Mendoza.