Maiatzaren 2an, ostirala, 19:00etan, Euskara Ipar Euskal Herrian. Erronkak, aukerak eta esperientziak solasaldia eginen dute Julen Jaureguy Beskoitzeko ikastolako lehendakari ohiak eta Cyril Fesquinne Beskoitzeko ikastolako lehendakariak, Kukuerreka elkartean. Ondoren, Zangitu fanfarrearekin kantu afaria izanen da (elkartean eman daiteke izena, 20 euroan); irabaziak Arberoako ikastolarendako izanen dira. Ekimena Kukuerreka elkarteak, EHEk eta Zangitu fanfarreak antolatu dute.