Pilota

Pilota jaialdia, Alde Zaharreko festetan

Guaixe 2025eko maiatzaren 2a

Maiatzaren 3an, larunbata, Emakumezkoen esku pilota V. Nafarroako Torneoaren elite mailako finalerdiak izanen dira, Altsasuko Burunda frontoian. Emakume Master Cupek antolatu du pilota jaialdia, Altsasuko Udalaren babesarekin.

Altsasuko Alde Zaharreko festek emakumezkoen pilotaren alde egin dute. Maiatzaren 3an, 18:00etan, V. Nafarroako Irekiaren finalerdietako bat izanen da Burunda pilotalekua. Zabaleta  eta Capellanek Salsamendi eta Mendiburu izanen dituzte arerio, maiatzaren 11n Labriten jokatuko den final handirako txarteletako bat jokoan dutela. Sarrera doakoa izanen da; Emakume Master Cupek antolatu du jaialdia, Altsasuko Udalaren babesarekin.