Pilota

Salsamendi eta Mendiburu, garaile Altsasun

Guaixe 2025eko maiatzaren 5a

Nafarroako Irekiaren Txapelketako Altsasuko finalerdietan, ikuskizun ederra eman zuten Salsamendi-Mendiburuk eta Zabaleta-Capellanek

Altsasuko Alde Zaharreko festetan emakumezko pilotari onenak lanean ikusteko aukera egon zen. Hain zuzen ere, V. Nafarroako Irekiaren finalerdietako bat erabaki zen Burunda pilotalekuan. Zabaleta-Capellanek Salsamendi-Mendiburu izan zituzten arerio, eta lau pilotariek ikuskizun itzela eskaini zuten, Burundan bildu ziren pilotazaleak asebete utzi zituena. Azkenean, Salsamendi eta Mendiburuk 22-15 hartu zituzten mendean Zabaleta eta Capellan bikote sendoa, itxura bikaina emanez. 

Maiatzaren 9an Labriten jokatuko den finalean Salsamendik eta Mendiburuk Aldai eta Arrillaga izango dituzte aurkari.