Maiatzaren 10ean, larunbata, 19:00etan, Jeff Toussaint. El hipnotista ikuskizunaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Jeff Toussaint hipnosiaren artista bat da, Europako adierazlerik handienetakoa, eta ikuskizun honek bere genialtasun artistikoaren gailurra islatzen du. Gaizka Martinez de Albeniz Arcauzek antolatu du emanaldia, eta sarrerak 13 eurotan eros daitezke (oso gutxi gelditzen dira).