Altsasuko Udalak oposizio lehiaketa deitu du. Haren bidez, bere zerbitzura lan eginen duen administrari laguntzaile lanpostua betetzeko izangaien zerrenda bat eratu nahi du. Lanpostua aldi baterako beteko du hautatutako pertsonak. Deialdian interesa duenak maiatzaren 9ra arte aurkez dezake dokumentazioa Altsasuko egoitza elektronikoan, bertan ezarritako jarraibideen arabera.