Emakumezkoen Kopan, Altsasu laugarren multzoan dago. Lehen jardunaldian Altsasuk 11-0 hartu zuen mendean Cantolagua, eta bigarrenean 1-2 irabazi zion Lagunak taldeari. Gauzak horrela, laugarren multzoko sailkapenean Altsasu dago buruan (6 puntu), Ardoi eta Lagunak taldeek hiruna puntu dituzte eta Cantolaguak ez du punturik bildu.
Multzoen faseko hirugarren eta azken jardunaldian Altsasuk Zizurko Ardoi taldea hartuko du maiatzaren 11n, igandea, 18:00etan, Altsasun. Ea garaipena lortu eta Altsasuk kopan aurrera egiten duen.