handbike

Iñaki Mujika, basamortuko titana

Guaixe 2025eko maiatzaren 12a

Iñaki Mujika, ezkerrean, Jon Pablo Montoyarekin eta Institut Guttmann taldeko laguntzaileekin. INSTITUT GUTTMANN

Altsasuarrak Titan Desert Morocco lasterketa gogorra despeditzea lortu du, eta bere taldea handbike-eko txapelduna izan da

Maiatzaren 1etik 6ra jokatu zen Titan Desert Morocco (500 k, 4.000 m desnibela), basamortuko lasterketa gogorra. Iñaki Mujikak Institut Guttmann taldearekin debutatu zuen bertan, eta infernuko proba 327. postuan despeditzea lortu zuen, meritu izugarriz (33:49:33). Proba bukatu izana "ezin sinetsi" dabil altsasuarra, eta kategoriako taldekako txapeldun izana ospatzen. Dagoeneko bueltan da.