Maiatzaren 8an eta 11n, osteguna eta igandea (19:00etan eta 19:30ean, hurrenez hurren), Gavin O'Connor zinemagilearen El contable 2 filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.
Sinopsia: Christian Wolffek talentua du arazo konplexuak konpontzeko. Aspaldiko ezagun bat hil dute, eta mezu kriptiko bat utzi du atzean, kontularia aurkitzeko. Wolffek kasua argitu behar izan du. Neurri muturrekoagoak behar direla konturatzean, bere anaia Brax errekrutatu du, laguntza eske.
Emanaldiak:
Maiatzak 8, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (4,5 euro).
Maiatzak 11, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto nagusian (5 euro).