Maiatzaren 9an, osti r ala, 18:00etan, Burunda frontoian (Iortia zabalgunean aurreikusita zegoen, baina eguraldi txarragatik lekualdatu dute), Dantzaz kopainiaren Verdantz dantza ikuskizunaren emanaldia izanen da. Haiekin batera Altsasuko BHIko, Jesusen Bihotzako, Andra Mari ikastolako eta Iñigo Aritza ikastolako ikasleek egindako koreografiak eginen dituzte ere. Ikasleen dantzak konpainiako dantzari profesionalen gidaritzapean astean zehar ikastetxeetan egindako erresidentzian sortutako koreografiak izanen dira. Nafarroako Antzoki Sareak antolatutako Oholtzara Salto programaren barruan dago ekimena, eta arte eszenikoak gazteei gerturatzea du helburu.