Maiatzaren 11n, igandea, 10:00etatik aurrera, Altsasuko Munduko Arrozak ekimenaren bederatzigarren edizioa izanen da, Iortia zabalgunean. Sakana Harrera Harana, Altsasu institutua, Ze-landi eskola eta Sahara, Maroko, Venezuela, Peru, Nikaragua, Siria, Errumania eta Kolonbian jaiotako altsasuarrak izanen dira parte hartzaileak. Handik pasatzen denak gaitariak, dantzari taldea eta txapak egiteko tailerra izanen ditu. Gainera, 13:00etan, dastatzeko aukera izanen da. Ohi be-zala, euro baten truke ontzia, sardexka eta eskuzapia eskura daiteke. Eguraldiak lagunduko ez balu, ekimena frontoian eginen litzateke. Munduko Arrozak Ongi etorri Sakanara pertsona migra-tu eta errefuxiatuak leloa duen zikloaren lehenengo ekimena izanen da.