Altsasuko Udal Musika eta Dantza Eskolak heldu den ikasturteko matrikulazio epea maiatzaren 23ra arte dago zabalik. Matrikulazioa online egin behar da eskolako edo udaleko webguneen bidez. Bietan daude eskaintzaren azalpen xeheak. Eskolak honako eskaintza izanen du 2025-2026 ikasturtean: musika mugimendua, musika hizkuntza, txistua, gaita, alboka, eskusoinua, trikitixa, klarinetea, biolina, gitarra, gitarra elektrikoa, baxu elektrikoa, tronboia, bonbardinoa, tuba, saxofoia, zeharkako txirula, ikasle helduen koru taldea eta talde klaseak. Dantza ikasketa eskaintza honakoa da: dantza tradizionalaren musika eta mugimendua, euskal dantzen oinarrizko teknika eta gorputz prestakuntza, fandagoa, arin-arina eta taldeak.