Altsasuko Euskaraldia batzordea txapak banatzeko eta izena emateko mahaia jarri zuen Gure Etxea eraikinean ostiralean. Aldi berean, jauzien taldeko kideak aldamenean dantzan aritu ziren. Giro onean, euripean dantzan bukatu zuten. Altsasuko Euskaraldiko batzordeko kideak txapak banatzen eta izenak hartzen azkenekoz maiatzaren 15ean, ostegunean, 19:30etik aurrera jarriko dira, Euskaraldia hasten den egunean bertan. Txapa orduan jaso ezin duenak AEKren Itsasi euskaltegitik pasa daiteke.