Altsasun bat egiten duten hainbat kulturaren elkargune izan zen estalpea domekan. Batean edo bestean jaiotako altsasuarrei aterpea eman zien estalpeak, eta elkar ezagutzeko modua izan zuten. Arroza prestatzeko hamaika modu ezagutzeko aukera izan zen. Gainera, gaitarien musikaz eta jauzi taldekoen dantzez gozatzeko aukera izan zen. Baita nork bere izena arabiarrek idatzi eta txapa egitekoa ere. Sakanako Mankomunitateko Anitzartean kulturartekotasun zerbitzuko gizarte hezitzaile Begoña Zestau Baraibarrek azaldu zuenez, "goiz eta eguerdian giro ederra izan da". Balorazio positiboa egin zuen. Ekimen horrekin abiatu da migratutako eta errefuxiatutako pertsonei ongi etorria adierazi nahi dien zikloa.
Prestatutako jakiak
Nikaraguako piñata arroza dastatzeko aukera izan zen, barazkiak, oilaskoa, espezieak eta beste dituenak.
Saharako arroza arrain albondigekin. Arrozaz gain, platerak zilantroa, perrexila, baratxuria, piper gorria eta beste zituen osagaien artean.
Errumaniako arroza zizekin. Osagaien artean zeuden: mota ugaritako zizak, tipula, barazkiak eta abar.
Venezuelako arloventeño erara prestatutako oilazkoz lagundutako arrozak bi osagai horietaz aparte barazkiak eta soja zituen, besteak beste.
Peruko oilasko eta huancaina erara prestatutako patata soda gailetak, aji, aji limo, chocloa eta beste osagai batzuk zituen.
Zelandi eskolakoak ghanar erako arroza prestatu zuen barazki txahala, tomatea eta espezieekin, besteak beste.
Maroko kus-kusa oilaskoarekin errezetak maspasak, tomatea, txitxirioak, tipula, espezieak eta beste zituen.
Kolonbiako arroz errezetan txekorkia, txerrikia, oilaskoa, barazkiak, ketxupa, lekak eta espezieak zeuden.
Sakana Harrera Haranak arroza sepiarekin prestatu zuen.
Siriako eta Altsasu BHIkoek ere beraien arroza prestatu zuten.