Astekaria

Dantzaren bidez, arte eszenikoak ezagutzen

Guaixe 2025ko mai. 19a, 11:19

Dantzabideak emanaldian parte hartu zuten dantzariak. UTZITAKOA

Dantzaz konpainiako dantzariek 'Verdantz' ikuskizuna eman zuten maiatzaren 9an, Altsasuko frontoian. Altsasuko DBH bigarren mailako eta Etxarri Aranazko DBH lehenengo mailako ikasleek ere astean zehar sortutako koreografiak erakutsi zituzten

Etxarri Aranazko, Altsasuko eta Olatzagutiko udalek, Dantzaz konpainia eta Global Servicios Culturalesekin batera arte eszenikoak gazteengana hurbiltzea helburu duen Oholtzara Salto ekimena antolatu zuten beste urte batez. Nafarroako Antzoki Sareak, Nafarroako Kutxa Fundazioarekin eta Caixako Gizarte atalarekin martxan jarritako proiektu "berritzailea" da, antolakuntzak nabarmendu duenez. 

Programak bi helburu ditu: arte eszenikoak publiko gaztearengana hurbildu eta protagonista bihurtzea, eta bestetik ikuslegoari eskaintza hurbiltzea. Hortaz, gazteak protagonistak bihurtzen dira arte eszenikoak ikastetxetan sartzen direlako; Dantza konpainiako dantzari profesionalekin arte erresidentzia egin zuten astebetez, eta dantza garaikideak eta koreografien sorkuntza prozesuan murgildu dira. Altsasu BHI, Altsasuko Jesusen Bihotza, Altsasuko Iñigo Aritza Ikastola eta Etxarri Aranazko Andra Mari Ikastolan izan dira erresidentziak. Guztira, bederatzi gelek parte hartu dute, 210 ikasle, eta sortutako dantzak maiatzaren 9an taularatu zituzten, Dantzaz konpainiaren emanaldiaren ondoren.

 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida de Iñigo Aritza Ikastola (@inigoaritzaikastola)

Ikastetxeetan egindako erresidentzian, dantzariak Verdantz lanean oinarritu dira koreografiak sortzeko orduan. Verdantz Sarada Sarita koreografoaren lana da, eta naturan eta antipodetan kontzeptu nahasgarrian murgiltzen den bidaia sentsoriala proposatzen du.

 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida de Altsasu Bhi (@ies.altsasu.bhi)