Altsasu Kirol Elkarteak udarako II. Futbol Campusa antolatu du. Adinka banatuta, bi txandatan jokatuko da. Uztailaren 1etik 15era 2013 eta 2009 urteetan jaiotako neska-mutilendako izango da, eta uztailaren 15etik 31ra bitartekoa 2014 eta 2018 urteen arteetan jaiotakoendako. 9:00etatik 14:00etara gauzatuko da, eta eguraldiak laguntzen badu igerilekuetan bainua hartuko dute gaztetxoek.
Izena ematea zabalik dago ekainaren 1era arte. Bazkideek 160 euroko prezioa ordainduko dute, eta bazkide ez direnek 190 eurokoa. Izena ematen dutenek amiseta gorri eta urdin bana eta ura edateko botilatxoa jasoko dituzte opari. Informaziorako: 624 648 790 edo 649 01 98 33.