Emakumezkoen preferente mailako Altsasuk markak apurtzen jarraitzen du. Liga irabazi eta gero, emakumeen lurralde kopan lan bikaina egiten ari dira gorritxoak.
Hasierako multzoen fasean, laugarren multzoko liderra izan zen Altsasu, Cantolagua eta Lagunak taldeen kontrako partidak irabazi, eta igandean Ardoiren kontrakoa galdu eta gero. Atsedenaldia baino lehen aurreratu zen Ardoi, baina bana berdintzea lortu zuen Maite Somocurciok. Tamalez, Ardoik bigarrena sartu zuen eta Altsasuk ezin izan zion buelta eman. Nolanahi ere, sailkapeneko lehen postuari eutsi zion Altsasuk, eta final laurdenetarako sailkatu zen.
Final laurdenetan Altsasuk Tudelano izango du aurkari. Partida maiatzaren 18an jokatuko da, 18:00etan, Dantzalekun. Altsasuk historia egiten jarraitu nahi du, eta finalerdietan egon.