Altsasuko Udalak langabezian dauden zortzi pertsona kontratatuko ditu. Hautatutako pertsonak urte erdirako kontratua izanen da, etab udalaren Obra eta Zerbitzuen Brigadan lan eginen dute interes orokorreko lanak egiten. Udalak zerbitzu anitzetako launa ofizial eta peoi kontratatu nahi ditu. Deialdian interesa duenak Altsasuko Enplegu Bulegoan eman dezake izena maiatzaren 23ra arte. Deialdiaren oinarriak altsasu.eus webgunean daude.