Altsasuko Udalak berrikuntza lanak egiten ditu urtero Zelandi ikastetxe publikoan. Horretarako udak baliatzen ditu. Udalak aurten teilatuaren zati bat eta haurren eremuko patioko estalkia berritu nahi ditu ur filtrazioak baitaude. Teilatuan dagoen teila kendu, isolatzailea jarri eta teila berriak jarriko dira. Patioan, berriz, polikarbonatozko argi zuloak aldatuko dira. Azkenik, teilatu hodiak ere aldatuko dituzte.
Lanek 72.846,44 euroko (BEZik gabe) aurrekontua dute. Obra eskuratu nahi duenak maiatzaren 30eko 23:59ra arteko epea du eskaintza aurkezteko. Egitekoa bi hilabetetan despeditu beharko da. Udalak lan horiek emateko egin duen bigarren deialdia da.
Aurreko urteetan udalak eskolan egindako inbertsioak
- 2016 Beheko solairuko komunak berritzea.
- 2017 Lehen solairuko igogailuak berritzea.
- 2018 Ateak segurtasun-araudira egokitzea.
- 2019 LED sistema instalatzea barruko argiterian.
- 2019 Beheko solairuko pintaketa.
- 2020 Zentroaren estalkia partzialki berritzea.
- 2021 Lehen solairua pintatzea.
Ikastetxeko patioa berritzea. - 2022 Instalazio elektrikoaren lehen fasea berritzea.
- 2023 Instalazio elektrikoaren bigarren fasea berritzea.
- 2024 Instalazio elektrikoaren hirugarren fasea berritzea.