Maiatzaren 23an, ostirala, 18:300ean, Altsasuko 1950-2000 liburuaren aurkezpena eginen du Iosu Imaz egileak. Frankismoa, trantsizioa deitutakoa eta mende amaiera ikertu ditu Altsasu Memoria elkarteko kideak, eta urte horietako gertakarien kontakizunak egoera sozial eta politiko "gogor eta korapilatsua" islatzen du; Altsasu 1936 liburuaren jarraipena da, eta trilogia baten bigarren lana. Aurkezpenean gonbidatuak izanen dira ere. Sarrerak 2 eurotan eros daitezke Iortia kultur gunearen txarteldegian eta webgunean.