Udalak baso aprobetxamendua saltzeko deialdia egin du

Guaixe 2025ko mai. 22a, 11:18

Altsasuko Ameztia auzoaren ikuspegia. ARTXIBOA

Ameztian dago.

Ameztiako basoaren aprobetxamendua enkante bidez saltzeko deialdia egin du Altsasuko Udalak. Baso inguru horretako 2022ko ezohiko aprobetxamendu planean jasota dago jarduera hori. Lotea haritzez, gaztainondoz eta zenbait pagoz osatuta dago. Guztira 142,1 metro kubiko egur egiten dute. Lizitazioaren balioa 710,40 eurokoa da. Eskaintza aurkeztu nahi duenak garagarrilaren 2ra arteko epea du.