Ruralfest Altsasun despedituko da

Guaixe 2025ko mai. 22a, 11:35

Kanpaina aurkeztu zutenean. ARTXIBOA

Maiatzaren 23an, ostirala, besteak beste, Cedernak antolatutako 'Herri gogotsuak, herri biziak' progarmaren azoka izanen da, Altsasuko Zumalakarregi plazan.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak eta Nafarroako Toki Ekintzako Taldeek (EDER Partzuergoa, TEDER Elkartea, Erdialdeko Garapenerako Partzuergoa eta Cederna-Garalur elkartea) Herri gogotsuak, herri biziak ekimena jarri zuten. Ekimen horren helburua landa eremuetako estereotipoak desagerraraztea da eta haien potentzialtasuna gazteen pertzepzioetatik erakusteko lankidetzan aritzea.

Programaren barruan Ruralfest deitutako ekimena martxan jarri zuten, eta Lodosan, Murillo del Fruton eta Ribaforadan izan ondoren, maiatzaren 23an, ostirala, arratsaldez, Altsasuko Zumalakarregi plazan eginen dute landa berrikuntzaren eraskulehioa, talentua eta enplegua sustatzeko ekimena; musika eta "askoz gehiago" ez dira faltako. 

Ruralfest Moodean jarri 2025

Maiatzak 23 ostirala

Altsasuko Zumalakarregi plazan (eguraldi txarrarekin Iortia zabalgunean)

18:30 Azokaren irekiera eta DJ LUrekin musika.

19:00 Arte sorkuntza tailerra.

19:15 Mural kolaboratiboa.

19:30 Kirol klasea: Jumping Boots.

20:00 Kustomizazio tailerra.

20:30 DJ Deathbassekin musika eta bertako produktuen dastaketa.