Ganbarazelai azokaren itzulera

Guaixe 2025eko maiatzaren 22a

Maiatzaren 25ean, igandea, Altsasuko bigarren eskuko azoka izanen da, Otai plazan. 

Ganbarazelai bigarren eskuko azokaren edizio berri bat izanen da maiatzaren 25ean, igandea, 09:00etatik aurrera, Otai plazan, Lezea tabernaren aurreko plazan. Goizean zehar azoka, pintxopotea eta musika izanen dira; edizio honetan Chica Vuduren musika emanaldia izanen da. Harremanetarako 620 429 821 telefonora idatz daitekeela esan du antolakuntzak.