2025/05/22 - 2025/05/26 Ostegunean eta astelehenean, 19:00etan; igandean, 19:30ean
Zinema
Maiatzaren 22an, osteguna (19:00etan), maiatzaren 25ean, igandea (19:30ean), eta maiatzaren 26an, astelehena (19:00etan), Daniel Auteuil zinemagilearen Presunción de inocencia filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.
Sinopsia: Hiltzaile baten absoluzioa lortu zuenetik, Jean Monier abokatuak ez du kasu kriminal gehiago onartzen. Hala ere, emaztea hiltzea leporatu dioten familiako aita bat ezagutzen du, eta hunkituta sentituko da. Bezeroa errugabea dela sinetsita, epaiketa irabazteko ahal duen guztia egiteko prest egongo da.
Emanaldiak:
Maiatzak 22, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (4,5 euro).
Maiatzak 25, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto nagusian (5 euro).
Maiatzak 26, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (5 euro).