Altsasuko etxe bateko sukaldeko ke kanpaian sua piztu zen atzo 14:30 aldera. Larrialdi zerbitzuak gaztigatu zituzten etxekoek, baina haiek iritsi zirenerako sua itzalita zegoen. Hala ere, ke handia zegoen. Ke hori arnasteagatik 30 urteko emakume bat Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten. Ezbeharraren tokira Altsasuko suhiltzaileak, mediku talde bat, oinarrizko bizi-euskarriko anbulantzia bat eta udaltzainak bertaratu ziren. Suhiltzaileek eraikina aireztatu eta kaltetutako eremua aztertu zuten, arrisku gehigarriak baztertzeko.