Altsasuko CBASK saskibaloi taldeak denboraldi bukaerako festa antolatu du maiatzaren 24an, 11:00etan. 2013 eta 2018 urteen artean jaiotako gaztetxo guztiei irekitako ekitaldia da, eta, nahi dutenek 3x3 ginkana eta jokoetan parte hartzeko aukera izango dute. Datorren urteko kirol eskoletan izena emateko garaia da, eta saskibaloian interesa dutenei probatzeko aukera eman nahi die CBASK-ek.
Altsasuko kadeteen final handia
Festa egunean ere, 12:30ean kadete mailako azken faseko finala jokatuko dute CBASK taldeak eta Navarro Villoslada B taldeak. Ea titulua Altsasun geratzen den.