Altsasu emakumezko sortzaileen plaza bilakatuta

Guaixe 2025ko mai. 23a, 11:22

Nomadak gaitun! Euskal Herriko emakume sortzaileen udaberriko XIII. Azoka izan zen Altsasun; emakume sortzaileen lanei ikusgarritasuna emateko azoka, haien elkarlana eta ahalduntzea sustatzearekin batera.

Maiatzaren 18an Euskal Herriko emakume sortzaileen udaberriko XIII. Nomadak gaitun! azoka izan zen Altsasuko Iortiazabalgunean. Azokan Euskal Herriko eta Sakanako hainbat txokotatik etorriko diren 22 emakume sortzaileen lanak egon ziren ikusgai. DINAGU Emakume Sortzaileen Kolektiboak sustatutako ekimenak goiz pasa ederra pasatzeko aukera eman zuen, azokaz eta herriaz gozatzekoa.