Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak eta Cederna Garalur Elkartea, EDER Partzuergoa, TEDER Elkartea eta Erdialdeko Garapenerako Partzuergoarekin batera Herri aktiboak, herri biziak ekimena landu dute. Haren helburua landa eremuetako estereotipoak desagerraraztea da eta haien potentzialtasuna gazteen pertzepzioetatik erakusteko lankidetzan aritzea. Ekimenaren barruan Rural Fest izeneko topaguneak daude.
Haietako bat hartu zuen Altsasuko Zumalakarregi plazak ostiralean. Rural Festek dozena bat ekoizle eta artisauen azoka hartu zuen, haurren txokoa izan zen, kirol erakustaldia eta musika asko izan zen. Makina bat herritar pasa ziren Zumalakarregi plazatik.