Gizonezkoa atxilotuta

Guaixe 2025eko maiatzaren 26a

Foruzaingoaren patruilak Gartzia Ximenez kalean. ARTXIBOA

Bikotekidea jotzeagatik atxilotu zuten foruzainek.

Foruzaingoak jakinarazi duenez, Altsasuko gizonezko bat atxilotu dute asteburuan. Bere bikotekidea jotzeagatik atxilotu duten gizonezkoari genero indarkeria delitua egotzi dio Foruzaingoak. 

INDARKERIA EGOERAN BAZAUDE
Jar zaitez ibarreko berdintasun zerbitzuekin harremanetan eskualdeko baliabideei buruzko informazioa jasotzeko. 
Sakanakoa: 660 384 328 edo berdintasuna@sakana-mank.eus 
Altsasukoa: 628 328 593 edo berdintasuna@altsasu.net

LARRIALDI EGOERAN BAZAUDE
112 telefonora hots egin daiteke eta Nafarroako Gobernuak prestatutako protokoloa martxan jarriko da.

Sexu Indarkerien Arreta Integraleko Zentroa
Doako arreta espezializatua ematen die sexu-indarkeriaren biktima izan diren edo bizirik atera diren 16 urtetik gorako emakumeei, indarkeria hori gaur egungoa zein iraganekoa izan. IRUÑEAN EMATEN DUTE ARRETA urteko egun guztietan: 848 463 999 telefono zenbakian, 621 690 351 Whatsappa edo caivs@fundaciongizain.es