Ttattar txuria lepoan zutela, hala ibili ziren eguerdiaz geroztik Alde Zaharreko auzokoen festan parte hartu zuten 140 altsasuarrek. Goizetik saiheskiak eta arkumeak erretzen aritu ziren. Eguerdian poteoan ibili ziren eta majo bazkaldu ondoren kantu eta dantzek iluntzera arte iraun zuten.